Oteiza elkarteko pilotariek bihar ekingo diote denboraldi berriari

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2023ko ira. 13a, 11:08

Ostegunetik larunbatera bitartean jokatuko dituzte Oteiza elkarteko pilotariek Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako partidak, Gurea pilotalekuan.

Oteiza pilota elkarteko pilotariek Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketarekin ekingo diote 2023-2024 denboraldiari. Ostegunetik larunbatera bitartean jokatu dituzte, Gurea pilotalekuan. Guztira, eskuzko bost partida eta gomazko paletako beste bi partida ikusteko aukera izango da herriko frontoi nagusian.

Hona hemen Gurean jokatuko diren partidak:

Osteguna
  • 19:00etan, nagusien lehen mailako binakako gomazko paletako partida:
    •  I. Epelde eta A. Zabaleta - Loiolatarra
  • 21:15ean, nagusien bigarren mailako eskuz binakako partida:
    • A. Oteiza eta G. Zenekorta - M. Arambarri eta J. Juaristi
Ostirala
  • 19:00etan, kadeteen lehen mailako eskuz binakako partida:
    •  J. Etxaniz eta U. Segurola - Tolosa 2
  • 19:00etan, nagusien bigarren mailako eskuz binakako partida:
    •  J. Oteiza eta A. Juaristi - Ataun
  • 19:00etan, nagusien bigarren mailako binakako gomazko paletako partida:
    • O. Beitia eta I. Juaristi - Kuku
Larunbata
  • 10:30ean, kadeteen lehen mailako eskuz binakako partida:
    • J. Arregi eta I. Bastida - Zazpi Itturri
  • 10:30ean, jubenilen lehen mailako eskuz binakako partida:
    • O. Aldazabal eta I. Egaña - Lapke 1

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide