Oteiza pilota elkarteak berriz zabaldu du datorren sasoirako izen-ematea

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2023ko abu. 31a, 11:45

Datorren denboraldian herriko pilota elkartean aritu nahi dutenek irailaren 7ra bitartean eman ahalko dute izena. 7 urte edo gehiago dituzten haurrei zuzendu die deialdia pilota elkarteak.

Oteiza Pilota Kirol Elkarteak 2023-2024 denboraldirako izen-ematea ireki du berriz. Sasoi berrian pilota elkartean aritu nahi dutenek, 667 50 39 18 telefono zenbakira whatsapp mezua idatzi beharko dute edota azkoitiotepilota@hotmail.com posta elektronikora mezu bat idatzi, datorren ostegunera, irailaren 7ra, bitartean.

2016. urtean edo lehenago jaiotakoentzat zabaldu du deialdia pilota elkarteak, hau da, 7 urte edo gehiago dituzten haurrentzat. Izena ematean, honako informazioa zehaztu beharko da nahitaez: ikaslearen izen-abizenak, ikaslearen jaiotza-data, guraso edo arduradun baten izen-abizenak eta telefono zenbakia eta ikastetxea.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide