Mikel Aranbarri azpitxapeldun, Getariako Salbatore Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2023ko abu. 7a, 13:14
Antolatzaileak eta Arroita eta Aranbarri pilotariak atzo Getarian. (Oteiza)

Arroita bikote zuela aritu zen azkoitiarra lehian, Egurenen eta Bernaolaren kontra, eta 13 eta 22 galdu zuten partida Aranbarrik eta Arroitak.

Oteiza pilota elkarteko Mikel Aranbarrik hitzordu garrantzitsua izan zuen atzo Getarian. Jaien barruan, Salbatore Txapelketako finalak izan ziren atzo hango frontoian, eta Aranbarrik ezin izan zuen garailearen txapela jantzi.

Arroita bikote zuela aritu zen azkoitiarra lehian, Egurenen eta Bernaolaren kontra, eta 13 eta 22 galdu zuten partida Aranbarrik eta Arroitak. Horrenbestez, txapelik ez, baina garaikur bana eskuratu zuten esku pilotariek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide