Txikito pilota txapelketaren finalerdiak jokatuko dituzte gaur eta etzi

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2023ko eka. 19a, 10:19
Aurtengo txapelketako partida bateko irudia. (Andoni Elduaien)

Azkoitiko Oteiza pilota elkarteak antolatzen duen binakako Azkoitiko Txikito pilota txapelketa amaierara iristen ari da. Gaur eta etzi, asteazkena, jokatuko dituzte zenbait mailatako finalerdiak. Guztira, lau partida izango dira bi egunetan Gurea pilotalekuan.

Maiatzaren erdian abiatu zen Azkoitiko Oteiza pilota elkartearen 51. Azkoitiko Txikito Pilota Txapelketa, eta aste honetan lau finalerdi jokatuko dituzte, Gurea pilotalekuan. Benjaminen eta kimuen mailako binakako lehiak izango dira gaur eta etzi, asteazkena.

Hona hemen lau finalerdien ordutegiak:

Astelehena:

  • Benjamin mailako finalerdiak, 17:30ean hasita:
    1. Walid Sidia eta Eneko Martija - Ekain Aramendi eta Jon Azpiazu
    2. Laia Aldalur eta Oihan Mendizabal - Oihan Campos eta Eddy Romero

Asteazkena:

  • Kimuen mailako partidak, 17:30ean hasita:
    1. Zuhaitz Vela eta Ekain Juaristi - Jon Uzin eta Jakes Kortadi
    2. Erik San Sebastian eta Julen Azpiazu - Aratz Orozko eta Denis Santos

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide