Lau eta erdiko nahiz eskuz banakako finalak eta finalerdiak jokatuko dituzte egunotan Oteizako pilotariek

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2023ko eka. 15a, 08:00
Jon Arregik jokatuko du kadete mailako finalerdia, Gurean. (Andoni Elduaien)

Bihar, ostirala, jokatuko dute aste honetako etxeko partida bakarra, Gurea pilotalekuan. Jon Arregik kadeteen lehen mailako lau eta erdiko finalerdia jokatuko du, 19:30etik aurrera.

Oteiza elkarteko pilotariek lau eta erdiko nahiz eskuz banakako finalak eta finalerdiak jokatuko dituzte egunotan. Hain zuzen, gaurtik larunbatera bitartean jokatuko dituzte partida horiek herriko pilotariek. Dena den, ostiralean jokatuko da txapelketa horiei lotutako partida, Gurea pilotalekuan (19:30); kadeteen lehen mailako Jon Arregik Azpeitiko Ilunpe elkarteko Azpiazuren aurka jokatuko du orduan. 

Gainerakoan, nagusien lehen mailako A. Oteizak Ospele elkarteko Orbegozorekin neurtuko ditu indarrak gaur Aian (Gipuzkoa) jokatuko duten lau eta erdiko finalerdian (20:00). Bihar, ostirala, kadeteen bigarren mailako I. Bastidak jokatuko du finalerdia Aretxabaletako Gonzalezen aurka, Aretxabaletan (Gipuzkoa). Larunbatean, 16:00etan, Julen Etxanizek eskuz banakako finala jokatuko du Hernaniko Osesen aurka, Villabonan (Gipuzkoa)

Joan den asteko emaitzak

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide