51. Azkoitiko Txikito Pilota Txapelketaren aste honetako partidak

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2023ko eka. 12a, 12:12

Azkoitiko Oteiza pilota elkarteak antolatzen duen binakako Azkoitiko Txikito pilota txapelketako partidak jokatuko dituzte gaur eta etzi, asteazkena. Guztira, 11 partida izango dira Gurea pilotalekuan.

Maiatzaren erdian abiatu zen Oteiza pilota elkartearen 51. Azkoitiko Txikito Pilota Txapelketa, eta aste honetan beste 11 partida ikusteko aukera izango da Gurea pilotalekuan. Aurre-benjaminen, benjaminen, kimuen eta haurren mailako binakako pilota txapelketa ari dira jokatzen azken asteetan. Gaur, astelehena, eta etzi, asteazkena, jokatuko dituzte aste honetan partidak.

Hona hemen gaurko eta etziko partidak nahiz horien ordutegiak:

Astelehena:

  • Benjamin mailako partidak:
    1. Mikel Rodriguez eta Jurgi Subinas - Aimar Iturralde eta Ander Odriozola
    2. Adur Arzamendi eta Martin Arakistain - Laia Aldalur eta Oihan Mendizabal
    3. Enaitz Andola eta Lur Juaristi - Ander Juaristi eta Ian Juaristi
    4. Aietz Arizmendi eta Luka Gutierrez - Xabi Hernandez eta Enaitz Santos
    5. Inar Segurola eta Aitzol Garate - Eider Galarraga eta Ekaitz Astigarraga
    6. Beñat Andola eta Julen Zinkunegi - Walid Sidia eta Eneko Martija

Asteazkena:

  • Aurre-benjaminen mailako partidak:
    1. Eritz Zabaleta eta Aner Zabaleta - Nahia Astigarraga eta Julen Oteiza
  • Alebinen mailako partidak:
    1. Erik San Sebastian eta Julen Azpiazu - Younes El Ouafi eta Jurgen Aizpurua
    2. Aner Romero eta Xanet Arana - Aunitz Zaldua eta Ibai Etxeberria
    3. Aiur Alkorta eta Ibai Zamora - Danel Aldalur eta Jokin Alkorta
    4. Aratz Orozko eta Denis Santos - Adur Huerta eta Unax Oteiza

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide