Berria Txapelketaren final laurdenetan da Oteiza elkartea

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2023ko mai. 22a, 10:09
Andoainen jokatu zuten atzo Oteizako pilotariek.

Gazteleku elkartearen aurkako kanporaketa gainditu dute herriko pilotariek, gazteen eta nagusien mailetako partidak irabazita. Final laurdenetan, Iruñeko Oberena elkartea izango dute arerio azkoitiarrek.

Oteiza elkarteko pilotariek Andoaingo (Gipuzkoa) Gazteleku elkartearen aurka jokatu zuten atzo, igandea, Berria Txapelketaren final zortzirenetako kanporaketa. Azkoitiarrek bat eta bi irabazi zuten Andoainen. Gazteetan eta nagusietan irabazi zituzten partidak Oteizako pilotariek.

Kadeteen mailan, Jon Arregik eta Imanol Bastidak 22 eta 16 galdu zuten, gazte mailan Jon Etxanizek eta Inhar Egañak 17 eta 22 irabazi zuten, eta nagusietan Jon Oteizak eta Alex Juaristik 6 eta 22 irabazi zuten. Hori horrela, final laurdenetan da orain Azkoitiko taldea. Hurrengo kanporaketan, Iruñeko Oberena taldearen aurka neurtuko ditu indarrak Oteiza ekainaren 11n.

Azkoitiko Txikitoren partidak

Bestalde, gaur eta asteazkenean Azkoitiko Txikito pilota txapelketaren partidak jokatuko dituzte haurrek, Gurea pilotalekuan. Hona hemen bi egun horietako partiden ordutegiak:

Gaur, astelehena, benjamin mailako partidak:

  • Laia Aldalur eta Oihan Mendizabal - Aimar Iturralde eta Ander Odriozola
  • Adur Arzamendi eta Martin Arakistain - Ekain Aramendi eta Jon Azpiazu
  • Xabi Hernandez eta Enaitz Santos - Ander Juaristi eta Ian Juaristi
  • Aietz Arizmendi eta Luka Gutierrez - Oihan Campos eta Eddy Romero
  • Walid Sidia eta Eneko Martija - Eider Galarraga eta Ekaitz Astigarraga
  • Beñat Andola eta Julen Zinkunegi - Marat Aramendi - Luken Osinalde

Etzi, asteazkena, aurre-benjaminen eta alebinen partidak:

Aurre-benjaminak:

  • Aner Gonzalez eta Aiur Romero - Nahia Astigarraga eta Julen Oteiza

Alebinak:

  • Aunitz Zaldua eta Ibai Etxeberria - Younes El Ouafi eta Jurgen Aizpurua
  • Aner Romero eta Xanet Arana - Zuhaitz Vela eta Ekain Juaristi
  • Adur Huerta eta Unax Oteiza - Danel Aldalur eta Jokin Alkorta
  • Aratz Orozko eta Denis Santos - Jon Uzin eta Jakes Kortadi

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide