Julen Etxanizek Josetxo Ezkurra Txapelketako finala jokatuko du

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2023ko api. 28a, 16:00

Oteiza elkarteko infantilak datorren maiatzaren 6an jokatuko du finala, Lagunak taldeko Antimasberesen aurka. 

Josetxo Ezkurra Txapelketaren finalak jokatuko dituzte datorren maiatzaren 6an, larunbatez, Donesteben (Nafarroa), eta Oteiza pilota elkarteko kide Julen Etxanizek norgehiagoka jokatuko du infantil mailan. Azkoitiarrak Lagunak taldeko Antimasberes izango du aurrez aurre. Egun horretan, 09:30ean hasiko da partida. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide