Joritz Azkoitia, Eñaut Aldazabal eta Imanol Bastida Udaberri Sariko txapeldun

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2023ko mar. 26a, 10:09
Oteiza elkarteko hiru pilotariak.

Ostiralean Legazpin jokatu zuten finala Aldazabalek eta Bastidak, Murumendiko bi pilotariren kontra. 22 eta 14 nagusitu ziren pilotari azkoitiarrak, eta haientzat izan ziren Gipuzkoako mendebaldeko finaleko garaikurrak.

Oteiza pilota elkarteko Joritz Azkoitiak, Eñaut Aldazabalek eta Imanol Bastidak Udaberriko Saria irabazi dute. Ostiralean jokatu zuten Aldazabalek eta Bastidak Gipuzkoako mendebaldeko finala Legazpin, Murumendi taldeko Julen Ariztimuñoren eta Oier Landaren kontra. Hain zuzen ere, kimuen bigarren mailako Azkoitiko pilotariak 22 eta 14 nagusitu ziren, eta haientzat izan ziren txapelketako garaikurrak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide