Zizur Nagusiko lau eta erdiko txapelketa irabazi du Julen Etxanizek

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2023ko mar. 11a, 18:20
Julen Etxaniz, erdian, txapela jantzita.

16 eta 9 irabazi du Oteiza elkarteko pilotariak Hernaniko Osesen aurka. Jon Etxaniz anaiak, berriz, 18 eta 6 galdu du jubenilen mailan.

Julen Etxaniz Oteiza pilota elkarteko infantil mailako pilotariak Zizur Nagusiko (Nafarroa) 28. Lau Eta Erdiko Pilota Txapelketa irabazi du gaur, larunbata. 16 eta 9 gailendu da Etxaniz Hernani pilota elkarteko Osesen aurka.

Julen Etxaniz anaiak jubenilen mailako finala jokatu du Oberenako Sarasibarren aurka, eta hark ez du anaia gazteak izan duen zorterik izan partidan. 18 eta 6 galdu du Etxanizek finala, eta beraz, txapeldunorde izendatu dute.

Jon Etxaniz, txapeldunordearen garaikurrarekin.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide