Oteiza elkarteko pilotarien aste honetako pilota partiden ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2023ko mar. 2a, 08:00

Bihar eta larunbatean jokatuko dituzte partidak, Gurea pilotalekua. Partida horien artean, eskuz binakako 22 urtez azpikoen finalerdia jokatuko du Mikel Aranbarri pilotari azkoitiarrak, larunbatean.

Oteiza pilota elkarteko pilotariek Gipuzkoako Txapelketako eta Udaberri Sariko partidak jokatuko dituzte gaurtik larunbatera bitartean. Eskuzko zein gomazko paletako lau partida jokatuko dituzte etxean. Lehia horien artean, 22 urtez azpikoen eskuz binakako finalerdia jokatuko dute larunbatean. Oteiza elkarteko Mikel Aranbarrik, Iker Garcia atzelariak lagunduta, Tolosako bikote baten aurka neurtuko ditu indarrak

Hona hemen Gurean jokatuko diren partidak:

Ostirala

  • 19:00etan, infantilen lehen mailako Gipuzkoako Txapelketako eskuz binakako partida:
    • O. Juaristi eta M. Alvarez - Aloña Mendi
  • 19:00etan, nagusien lehen mailako Gipuzkoako Txapelketako gomazko paletako banakako partida:
    • I. Epelde - Raskon (Soraluze)
  • 19:00etan, nagusien lehen mailako Udaberri sariaren eskuz binakako partida:
    • A. Oteiza eta A. Azkoitia - Tolosa

Larunbata

  • 10:30ean, 22 urtez azpikoen eskuz binakako finalerdia:
    • M. Aranbarri eta I. Garcia - Tolosa

Hona hemen aste honetako partiden ordutegiak:

Azken emaitzak

Oteiza elkarteko pilotariek joan den astean ere partida ugari jokatu zituzten. Hona hemen horien guztien emaitzak:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide