48. Atano III. Buruz Buruko Pilota Txapelketaren aste honetako partidak

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2023ko ots. 27a, 10:17

Guztira, hamahiru buruz buruko partida jokatuko dituzte Gurea frontoian gaurtik asteazkenera bitartean. 48. Atano III. Buruz Buruko Pilota Txapelketa barruko partidak izango dira.

Gaurtik asteazkenera bitartean, 48. Atano III. Buruz Buruko Pilota Txapelketaren partidak jokatuko dituzte Gurea pilotalekuan. Aurre-benjaminen, benjaminen, alebinen eta infantilen mailako pilota partidak jokatuko dituzte hiru egun horietan.

Astelehenean, 17:15ean hasiko dira buruz buruko pilota partidak, asteartean, 18:00etan, eta asteazkenean, 17:15ean. Guztira, hamahiru buruz buruko partida jokatuko dituzte herriko frontoian. Hona hemen partidak:

Astelehena

  • 17:15ean hasita, lehen urteko benjaminen mailako partidak:
    • Mikel Rodriguez - Enaitz Santos
    • Aietz Arizmendi - Eddy Romero
  • Segidan, bigarren urteko benjaminen mailako partidak:
    • Walid Sidia - Aimar Iturralde
    • Ekaitz Astigarraga - Ian Juaristi
  • Amaitzeko, bigarren urteko alebinen mailako partidak:
    • Ibai Zamora - Ibai Etxeberria
    • Unax Arrizabalaga - Unax Oteiza

Asteartea

  • 18:00etan hasita, lehen urteko infantilen partidak:
    • Unax Irulegi - Erik Ariztegi

Asteazkena

  • 17:15ean hasita, lehen urteko aurre-benjaminen mailako partidak:
    • Aner Gonzalez - Julen Oteiza
    • Haize Aramendi - Aiur Romero
    • Intza Orozko - Aner Zabaleta
  • Segidan, lehen urteko alebinen mailako partidak:
    • Aiur Alkorta - Xanet Arana
    • Aratz Iturbe - Julen Azpiazu
    • Erik San Sebastian - Denis Santos

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide