Gipuzkoako Txapelketaren gomazko paletako banakako finalak jokatuko dituzte ostiralean, Gurean

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2023ko ots. 16a, 08:00

Bihar eta larunbatean jokatuko dituzte partidak, Gurea pilotalekua. Finalez gain, Gipuzkoako Txapelketako eta Udaberri sariaren eskuzko binakako bi partida ikusteko aukera ere izango da herrian.

Gipuzkoako Txapelketaren gomazko paletako finalak jokatuko dituzte bihar, ostirala, Gurea pilotalekuan. Zazpi koadroren barruan, nagusien bigarren eta lehen mailako banakako finalak jokatuko dituzte herriko frontoian, 19:00etan hasita. Dena den, aurrez infantilen eskuz binakako partida izango da han. Larunbatean, berriz, nagusien eskuz binakako beste partida bat izango da.

Hona hemen Gurean jokatuko diren partidak:

Ostirala

  • 19:00etan, infantilen lehen mailako Gipuzkoako Txapelketako eskuz binakako partida:
    • O. Juaristi eta M. Alvarez - Aretxabaleta
  • 19:00etan, nagusien bigarren mailako Gipuzkoako Txapelketaren gomazko paletako eskuz banakako finala:
    • Lizaso (Ospele) - Aldalur (Ospele)
  • 19:00etan, nagusien lehen mailako Gipuzkoako Txapelketaren gomazko paletako eskuz banakako finala:
    • Aramendi (Errepala) Salaberria (Loiolatarra)

Larunbata

  • 10:30ean, nagusien lehen mailako Udaberri sariaren eskuz binakako partida:
    • J. Oteiza eta A. Oteiza - LAPKE 2

Hona hemen aste honetako partiden ordutegiak:

Azken emaitzak

Oteiza elkarteko pilotariek joan den astean ere partida ugari jokatu zituzten. Hona hemen horien guztien emaitzak:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide