48. Atano III. Buruz Buruko Pilota Txapelketaren aste honetako partidak

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2023ko ots. 13a, 08:00

Guztira, hamabost buruz buruko partida jokatuko dituzte Gurea frontoian gaurtik asteazkenera bitartean. 48. Atano III. Buruz Buruko Pilota Txapelketa barruko partidak izango dira.

Gaurtik asteazkenera bitartean, 48. Atano III. Buruz Buruko Pilota Txapelketaren partidak jokatuko dituzte Gurea pilotalekuan. Benjaminen, alebinen eta infantilen mailako pilota partidak jokatuko dituzte hiru egun horietan.

Astelehenean, 17:15ean hasiko dira buruz buruko pilota partidak, asteartean, 18:00etan, eta asteazkenean, 17:15ean. Guztira, hamabost buruz buruko partida jokatuko dituzte herriko frontoian. Hona hemen partidak:

Astelehena

  • 17:15ean hasita, lehen urteko benjaminen mailako partidak:
    • Inar Segurola - Eneko Martija
    • Lur Juaristi - Marat Aramendi
    • Adur Arzamendi - Ekain Aramendi
    • Enaitz Santos - Aietz Arizmendi
  • Segidan, lehen urteko alebinen mailako partidak:
    • Denis Santos - Younes El Ouafi
    • Jon Uzin - Jokin Alkorta

Asteartea

  • 18:00etan hasita, lehen urteko infantilen partidak:
    • Alex Espada - Joanes Juaristi
    • Julen Zialtzeta - Pello Alkorta

Asteazkena

  • 17:15ean hasita, lehen urteko benjaminen mailako partidak:
    • Mikel Rodriguez - Eddy Romero
    • Martin Arakistain - Enaitz Andola
  • Segidan, bigarren urteko benjaminen mailako partidak:
    • Walid Sidia - Ian Juaristi
    • Aimar Iturralde - Ekaitz Astigarraga
  • Amaitzeko, lehen urteko alebinen mailako partidak:
    • Unax Zabaleta - Aunitz Zaldua
    • Zuhaitz Vela - Jurgen Aizpurua
    • Denis Osinalde - Jakes Kortadi

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide