Aste honetako pilota partiden ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2023ko urt. 12a, 08:00

Gaurtik larunbatera jokatuko dituzte Oteiza elkarteko pilotariek Gipuzkoako Udaberri Sariko eta Euskal Herriko Txapelketako partidak. Gurea pilotalekuan eskuz binakako nahiz gomazko paletako lau partida ikusteko aukera izango da gaur, bihar eta etzi.

Oteiza pilota elkarteko pilotariek Gipuzkoako Udaberri Sariko eta Euskal Herriko Txapelketako partidak jokatuko dituzte gaurtik igandera bitartean. Hain justu, urte berriarekin batera hasiko da Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren Udaberri Saria. Era berean, Euskal Herriko Txapelketako partidak ere jokatuko dituzte datozen asteetan Mikel Aranbarrik eta Iker Garciak.

Oteiza pilota elkarteko pilotariek eskuzko zein gomazko paleta modalitateetan partidak jokatuko dituzte etxean. Guztira, lau pilota partida ikusteko aukera izango da datozen egunetan Gurea pilotalekuan. Hona hemen partidak:

Osteguna

  • 19:00etan, jubenilen lehen mailako Udaberri Sariaren eskuz binakako partida:
    • J. Etxaniz eta A. Juaristi - Gazteleku 2
  • 19:00etan, nagusien mailako Udaberri Sariaren gomazko paletako binakako partida:
    • O. Beitia eta I. Juaristi - Danok Bat 1

Ostirala

  • 20:00etan, nagusien lehen mailako Udaberri Sariaren eskuz binakako partida:
    • A. Oteiza eta A. Azkoitia - Ospele

Larunbata

  • 11:30ean, 22 urtez azpikoen Euskal Herriko Txapelketako eskuz binakako partida:
    • M. Aranbarri eta I. Garcia - Oberena B

Hona hemen aste honetako partiden ordutegiak:

Azken emaitzak

Oteiza elkarteko pilotariek joan den astean ere partida ugari jokatu zituzten. Hona hemen horien guztien emaitzak:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide