Gipuzkoako txapelketetako kanporaketak jokatuko dituzte aste honetan Oteizako pilotariek

Gaur, bihar eta etzi artean jokatuko dituzte Oteiza elkarteko pilotariek Gipuzkoako txapelketetako azken kanporaketak. Infantilen bigarren mailako bi partida eta nagusien lehen mailako bat jokatuko dituzte gaur arratsaldean, Gurea pilotalekuan.

Oteiza Pilota Kirol Elkarteko zenbait pilotari Gipuzkoako txapelketetako azken fasean murgilduta daude. Eskuz binakako txapelketan, Mikel Aranbarrik eta Iker Garciak nagusien bigarren mailatik lehen mailara igotzeko partida jokatuko dute larunbatean, 10:30ean, Azkoitiko Gurea pilotalekuan. Oiarpe elkarteko bikotea izango dute arerio Aranbarrik eta Garciak.

Eskuz banaka, berriz, Gipuzkoako final laurdenak jokatuko dituzte nagusien lehen mailako Alex Juaristik eta jubenilen lehen mailako Jon Etxanizek. Juaristik Gurean jokatuko du gaur 19:00etan hasiko den jaialdia, eta Etxanizek, Ataungo (Gipuzkoa) Auzoeta pilotalekuan jokatuko du larunbatean, 18:00etan, Arrillagaren aurka.

Infantilen bigarren mailan, bestalde, Mikel Alberdik Gipuzkoako finalerdia jokatuko du, eta Peio Alkortak zein Oier Juaristik Gipuzkoako Mendebaldeko finalerdiak. Alberdin zein Alkortak gaur jokatuko dute bere partida Gurean, 19:00etan. Juaristik, ostera, Lazkaoko (Gipuzkoa) Joxe Miel Barandiaran pilotalekuan jokatuko du bihar, 17:30ean, LAPKE elkarteko Izagirreren aurka.

Hona hemen pilotariek Gurea pilotalekuan gaur jokatuko dituzten partidak:

Osteguna, 19:00etan

  1. Infantilen bigarren mailako eskuz banakako partida:
    • Peio Alkorta - Garmendia (Goierri)
  2. Infantilen bigarren mailako eskuz banakako partida:
    • Mikel Alberdi - Altuna (LAPKE)
  3. Nagusien lehen mailako eskuz banakako partida:
    • Alex Juaristi - I. Amiano (Tolosa)

Zapatua, 10:30ean

  1. Nagusien bigarren mailatik lehen mailara igotzeko eskuz binakako partida:
    • Mikel Aranbarri eta Iker Garcia - Oiarpe

Azken emaitzak

Oteiza elkarteko pilotariek joan den astean ere partida ugari jokatu zituzten. Hona hemen horien guztien emaitzak:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide