Gaur, bihar eta etzi jokatuko dituzte pilotariek aste honetako partidak

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2022ko urr. 27a, 08:00

Gurea pilotalekuan eskuzko eta gomazko paletako hamar partida ikusteko aukera egongo da gaurtik larunbatera bitartean. Eskuz banakakoak zein binakakoak eta gomazko paletako binakako partidak jokatuko dituzte pilotari azkoitiarrek herriko pilotalekuan.

Oteiza Pilota Kirol Elkarteak pilotaz betetako beste asteburu bat du aurretik. Gaur, osteguna, hasi eta larunbat eguerdira bitartean, eskuzko eta gomazko paletako partidak jokatuko dituzte, Azkoitiko Gurea pilotalekuan horiek guztietatik hamar: hiruna ostegunean zein larunbatean eta lau ostiralean. 

Hona hemen Gureako partiden ordutegiak:

Osteguna

  • 18:45ean, alebinen 2. mailako eskuz banakako partida: I. Zamora - Irastorza (Legazpi)
  • 18:45ean, infantilen 2. mailako eskuz banakako partida: P. Alkorta - Fernandez (Bergara)
  • 18:45ean, nagusien 2. mailako eskuz binakako partida: M. Aranbarri eta I. Garcia - Behar Zana

Ostirala

  • 19:00etan, infantilen 2. mailako eskuz banakako partida: E. Ariztegi - Sanchez (Aloña Mendi)
  • 19:00etan, infantilen 2. mailako eskuz banakako partida: A. Agirrezabal - Larramendi (Ilunpe)
  • 19:00etan, nagusien 3. mailako gomazko paletako binakako partida: A. Juaristi eta O. Epelde - Euskal Jolas
  • 19:00etan, nagusien 2. mailako eskuz binakako partida: A. Juaristi eta A. Oteiza - Hernani

Larunbata

  • 10:00etan, infantilen 1. mailako eskuz banakako partida: J. Etxaniz - Alvarez (Gure Txeru)
  • 10:00etan, infantilen 1. mailako eskuz banakako partida: O. Juaristi - Elgarresta (Aloña Mendi)
  • 10:00etan, nagusien 2. mailako eskuz binakako partida: J. Oteiza eta J. Juaristi - LAPKE 4

Hona hemen aste honetako pilota partiden karteldegia:

Joan den asteko emaitzak

Oteiza pilota elkarteko pilotariek joan den astean honako emaitza hauek eskuratu zituzten han eta hemen jokatutako partidetan:

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide