Oteiza elkarteko pilotarien aste honetako pilota partiden ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2022ko urr. 13a, 08:00

Azkoitiko Gurea pilotalekuan zortzi pilota partida ikusteko aukera izango da gaur, bihar eta etzi. Eskuz binakako sei partida eta gomazko paletako bi partida jokatuko dituzte ostegunetik larunbatera bitartean pilotariek eta gomazko paletako palistek herriko pilotalekuan.

Oteiza Pilota Kirol Elkarteak asteburu bete-betea du aurretik. Gaur, osteguna, hasi eta igande eguerdira bitartean, eskuzko eta gomazko paletako partidak jokatuko dituzte, Azkoitiko Gurea pilotalekuan horiek guztietatik sei: bi ostegunean eta hiruna ostiralean zein zapatuan. 

Hona hemen Gureako partiden ordutegiak:

Osteguna

  • 19:00etan, infantilen 2. mailako eskuz banakako partida: E. Ariztegi - Muruamendiaraz (Bergara)
  • 19:00etan, nagusien 3. mailako gomazko paletako binakako partida: A. Juaristi eta O. Epelde - Danok Bat 2

Ostirala

  • 19:00etan, infantilen 2. mailako eskuz banakako partida: J. Juaristi - Armendariz (Gaztelupe)
  • 19:00etan, nagusien 2. mailako eskuz banakako partida: J. Oteiza eta J. Juaristi - LAPKE 2
  • 19:00etan, kadeteen 1. mailako eskuz banakako partida: D. Galarza eta J. Arregi - Tolosa

Larunbata

  • 10:00etan, nagusien 2. mailako gomazko paletako binakako partida: O. Beitia eta I. Juaristi - Hernani
  • 10:00etan, nagusien 2. mailako eskuz banakako partida: A. Juaristi eta A. Azkoitia - LAPKE 4
  • 10:00etan, nagusien 2. mailako eskuz banakako partida: M. Aranbarri eta I. Garcia - Tolosa 2

Hona hemen aste honetako pilota partiden karteldegia:

Joan den asteko emaitzak

Oteiza pilota elkarteko pilotariek joan den astean honako emaitza hauek eskuratu zituzten han eta hemen jokatutako partidetan:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide