Oteiza elkarteko pilotarien aste honetako pilota partiden ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2022ko urr. 6a, 08:00

Azkoitiko Gurea pilotalekuan bost pilota partida ikusteko aukera izango da bihar eta etzi. Eskuz binakako bost partida jokatuko dituzte ostegunetik igandera bitartean pilotariek eta gomazko paletako palistek herrian.

Oteiza Pilota Kirol Elkarteak pilota partidez betetako beste asteburu bat dute aurretik. Gaur, osteguna, hasi eta igande arratsaldera bitartean, eskuzko eta gomazko paletako 11 partida jokatuko dituzte, Azkoitiko Gurea pilotalekuan horiek guztietatik bost: bat ostegunean eta bina ostiralean zein igandean.

Hona hemen Gureako partiden ordutegiak:

Osteguna

  • 19:30ean, nagusien 1. mailako gomazko paletako binakako partida: J. Aizpuru eta I. Epelde - Lagunak

Ostirala

  • 19:30ean, nagusien 2. mailako eskuz binakako partida: J. Oteiza eta J. Juaristi - Hernani
  • 19:30ean, kadeteen 2. mailako eskuz binakako partida: E. Aldazabal eta J. Azkoitia - Tolosa 3

Igandea

  • 11:00etan, jubenilen 1. mailako gomazko paletako binakako partida: O. Aldazabal eta I. Egaña - LAPKE
  • 16:30ean, nagusien 3. mailako gomazko paletako binakako partida: A. Oteiza eta J. Zendoia - Tolosa 1

Hona hemen aste honetako pilota partiden karteldegia:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide