Jon Arregik eta Denis Galarzak Trinitate Euskal Jaiak Txapelketako finala jokatuko dute

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2022ko ira. 8a, 09:07

Gaur, osteguna, kadete mailako finala jokatuko du Oteiza pilota elkarteko bikoteak.

Oteiza Pilota Kirol Elkarteko Jon Arregi eta Denis Galarza kadeteek Trinitate Euskal Jaiak Txapelketako finala jokatuko dute gaur, osteguna, Donostiako Trinitate plazako pilotalekuan. 16:00etan hasiko da finala, eta Tolosako Behar Zana elkarteko Iparragirre eta Castro izango dituzte aurkari.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide