Oteiza elkarteko gaztetxoek Getariako VII. Haurren Elkano Sariaren finalak jokatuko dituzte bihar

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2022ko uzt. 29a, 11:37
Getariako herriko pilotalekua.

Bihar, larunbata, 18:30ean jokatuko dituzte finalak Getariako herriko frontoian. Oteiza elkarteko pilotariek bi finaletan parte hartuko dute.

Bihar, larunbata, VII. Haurren Elkano Sariaren finalak jokatuko dituzte Getarian (Gipuzkoa). Oteiza Pilota Kirol Elkarteko benjamin eta infantil mailako pilotariek bi finaletan parte hartuko dute. 18:30ean jokatuko dituzte finalak, Getariako herriko frontoian.

Bejaminen mailako binakako finalean, Oteiza pilota elkarteko Orozkok eta Juaristik Azpeitiko Ilunpe elkarteko Aranburu eta Egiguren izango dituzte aurkari. Aldiz, infantilen mailako binakako finalean, Oteiza elkarteko Etxanizek Gure Txeru elkarteko Alvarezekin batera jokatuko du finala, Oteiza elkarteko Aldazabalek eta Arregik osatutako bikotearen aurka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide