Oteiza pilota elkarteak datorren denboraldirako izen-ematea ireki du

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2022ko uzt. 11a, 12:54

Datorren sasoian herriko pilota elkartean aritu nahi dutenek, uztailaren 25era bitartean eman ahalko dute izena. 7 urte edo gehiago dituzten neska-mutilei zuzendu die deialdia pilota elkarteak.

Oteiza Pilota Kirol Elkarteak 2022-2023 denboraldirako izen-ematea ireki du. Sasoi berrian pilota elkartean aritu nahi dutenek, 667 50 39 18 telefono zenbakira whatsapp mezua idatzi beharko dute edota azkoitiotepilota@hotmail.com posta elektronikora mezu bat idatzi.

2015. urtean edo lehenago jaiotakoentzat zabaldu du deialdia pilota elkarteak, hau da, 7 urte edo gehiago dituzten neska-mutilentzat. Izena ematean, honako informazioa zehaztu beharko da nahitaez: ikaslearen izen-abizenak, ikaslearen jaiotza-data, guraso edo arduradun baten izen-abizenak eta telefono zenbakia, ikastetxea eta astean entrenamendu batean edo bitan parte hartuko duen. Izena emateko azken eguna uztailaren 25a izango da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide