Azken txanpan ari da murgiltzen Atano III.a pilota txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2022ko mar. 20a, 15:13

Bihar eta asteazkenean hainbat partida izango dira Gurea pilotalekuan. 

XLVII. Buruz Buruko Atano III.a Pilota Txapelketa azken txanpan sartuko da datorren astean. Bihar, astelehena, eta asteazkenean, alebinen, benjaminen eta aurrebenjaminen final laurdenak eta finalerdiak jokatuko dituzte Gurea pilotalekuan. Hain zuzen ere, astelehenean (17:30) benjaminen final laurdenak jokatuko dituzte, eta asteazkenean (17:15), aurrebenjaminen eta alebinen final laurdenak. Asteazkeneko partidetako irabazleek martxoaren 28an jokatuko dituzte finalerdiak.

Bost mailatan banatuta, 55 pilotarik parte hartu dute aurtengo txapelketan. Orain arte 91 pilota partida jokatu dituzte Gurean. Hona hemen bi egunetako pilota partidak:

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide