Julen Etxanizek Zizur Nagusiko pilota txapelketa irabazi du

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2022ko mar. 12a, 14:53
Julen Etxaniz Zizur Nagusiko txapelketan lortutako txapelarekin eta garaikurrarekin.

Oteiza pilota elkarteko Julen Etxanizek Zizur Nagusiko (Nafarroa) lau eta erdiko pilota txapelketa irabazi du. Infantilen mailan, 2009 urtekoetan, jokatu du txapelketa pilotari azkoitiarrak. Najerako (Errioxa) Paraguayo pilotariari 18 eta 3 irabazita lortu du txapela.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide