Euskal Herriko Txapelketako finala jokatuko dute Mikel Aranbarrik eta Iker Garciak

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2022ko mar. 3a, 11:02
Garcia eta Aranbarri, 2021eko Udaberri txapelketa irabazi zutenekoan.

11:00etan jokatuko dute eskuz binakako jubenilen mailako finala, Mungian (Bizkaia). Gainerakoan, Oteiza Pilota Kirol Elkarteko pilotariek gaurtik larunbatera bitartean jokatuko dituzte aste honetako pilota partida guztiak.

Oteiza elkarteko pilotarien sei pilota partida ikusteko aukera izango da gaur eta bihar artean Gurea pilotalekuan. Hona hemen partida horien ordutegiak:

Osteguna

  • 19:00etan, kadeteen 2. mailako eskuz binakako partida (final laurdena): J. Azkoitia eta D. Galarza - Ilunpe 1
  • 19:00etan, jubenilen 1. mailako eskuz binakako partida: J. Etxaniz eta A. Juaristi - LAPKE
  • 19:00etan, nagusien gomazko pilota partida: I. Epelde - Salaberria (Loiolatarra)

Ostirala

  • 19:00etan, nagusien 1. mailako eskuz binakako partida (final laurdena): A. Juaristi eta J. Juaristi - Orio
  • 19:00etan, infantilen 2. mailako eskuz binakako partida: M. Alberdi eta L. Lete - Aloña Mendi 1
  • 19:00etan, alebinen 2. mailako eskuz binakako partida: J. Juaristi eta A. Agirrezabal - Aretxabaleta.

Hona hemen partida guztien ordutegiak:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide