Aste honetako pilota partiden ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2022ko ots. 11a, 09:00

Gaur, eta bihar, larunbata, jokatuko dituzte Oteiza Pilota Kirol Elkarteko pilotariek eskuzko eta gomazko paletako partidak. Guztira, sei pilota partida ikusteko aukera izango da Gurea frontoian.

Oteiza Pilota Kirol Elkarteko pilotarien sei pilota partida ikusteko aukera izango da gaur eta bihar, Gurea pilotalekuan. Guztira, eskuz binakako bost partida eta binakako gomazko paletako partida bat jokatuko dituzte pilotari azkoitiarrek herrian.

Ostirala

  • 19:00etan, alebinen 2. mailako eskuz binakako partida: J. Juaristi eta A. Agirrezabal - Aloña Mendi 1
  • 19:00etan, infantilen 2. mailako eskuz binakako partida: M. Alberdi eta L. Lete - Orio 2
  • 19:00etan, jubenilen 1. mailako eskuz binakako partida: J. Etxaniz eta A. Juaristi - Ataun

Larunbata

  • 10:30ean, nagusien 1. mailako eskuz binakako partida: J. Oteiza eta A. Azkoitia - Bergara
  • 10:30ean, nagusien gomazko paleta partida: O. Beitia eta I. Juaristi - Orio 3
  • 10:30ean, Euskal Herriko txapelketako kadeteen eskuz binakako partida: O. Aldazabal eta I. Egaña - Txaruta

Hona hemen partida guztien ordutegiak:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide