Eskuz binakako pilota partida ugari jokatuko dituzte datozen egunetan Gurean

Ostegunean, ostiralean eta larunbatean jokatuko dituzte Oteiza Pilota Kirol Elkarteko pilotariek eskuzko pilota partidak. Guztira, bederatzi pilota partida ikusteko aukera izango da Gurea frontoian.

Oteiza Pilota Kirol Elkarteak Azkoitiko Gurea pilotalekuan jokatuko ditu pilota partida gehienak. Alebin, infantil, kadete, jubenil eta nagusien mailako eskuz binakako partidak ikusteko aukera izango da herrian. Hona hemen ostegunetik larunbatera bitartean Gurean jokatuko dituzten partidak:

Osteguna

  • 19:00etan, kadeteen 2. mailako eskuz binakako partida: J. Azkoitia eta D. Galarza - Ilunpe 2
  • 19:00etan, nagusien 1. mailako eskuz binakako partida: J. Oteiza eta A. Azkoitia - Gure Txeru

Ostirala

  • 18:45ean, infantilen 2. mailako eskuz binakako partida: D. Carbayeda eta I. Bastida - Ilunpe 1
  • 18:45ean, infantilen 2. mailako eskuz binakako partida: O. Juaristi eta M. Alvarez - Ilunpe 3
  • 18:45ean, infantilen 1. mailako eskuz binakako partida: J. Etxaniz eta U. Segurola - LAPKE 1
  • 18:45ean, alebinen 1. mailako eskuz binakako partida: E. Aristegi eta I. Garate - Txulobi 1
  • 18:45ean, alebinen 1. mailako eskuz binakako partida: P. Alkorta eta X. Sudupe - Pagazpe

Larunbata

  • 10:30ean, nagusien 1. mailako eskuz binakako partida: A. Juaristi eta J. Juaristi - LAPKE 1
  • 10:30ean, Euskal Herriko txapelketako jubenilen eskuz binakako partida: M. Aranbarri eta I. Garcia - Adiskibe

Hona hemen partida guztien ordutegiak: