Etxetik kanpo arituko dira Oteiza elkarteko pilotariak

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2022ko urt. 26a, 08:24

Oteiza Pilota Kirol Elkarteko kideak Azkoititik kanpo arituko dira aste honetan. Guztira, Udaberri Txapelketako lau partida jokatuko dituzte azkoitiarrek.

Oteiza Pilota Kirol Elkartea herritik kanpo arituko da datozen egunetan. Ostiralean eta larunbatean jokatuko dituzte pilota partida guztiak. Ostiralean, 18:00etan, A. Oteizak eta A. Azkoitiak nagusien eskuz binakako partida jokatuko dute Lazkaon (Gipuzkoa) LAPKE elkarteko bikotearen aurka. 19:30ean, Beasainen (Gipuzkoa) J. Etxaniz eta A. Juaristi jubenilek eskuz binakako partida izango dute Murumendiren aurka.

Larunbatean, 09:00etan, O. Beitiak eta I. Juaristik gomazko paletako partida jokatuko dute Zarautzen, Zarautz elkarteko bikotearen aurka. 11:15ean, berriz, Billabonan (Gipuzkoa) arituko dira A. Juaristi eta J. Juaristi, Behar Zana elkarteko bikotearen aurka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide