Aste honetako pilota partiden ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2022ko urt. 19a, 13:24

Oteiza Pilota Kirol Elkarteko pilotariek datozen egunetan hainbat pilota eta paleta partida jokatuko dituzte.

Oteiza Pilota Kirol Elkartea asteburu berri batean murgilduko da ostiralean. Etzitik igandera bitartean, bost pilota eta paleta partida jokatuko dituzte pilotari azkoitiarrek. Bi partida jokatuko dituzte etxean, eta hiru etxetik kanpo.

Ostiralean, 19:00etan, Udaberri Pilota Txapelketako eskuz binakako nagusien partida jokatuko dute A. Oteiza eta A. Azkoitia nagusiek Legazpiren aurka, Gurea pilotalekuan. Igandean, berriz, M. Aranbarri eta I. Garcia jubenilek Buruzgainen aurka jokatuko dute Gurean, 11:30ean. Euskal Herriko Pilota Txapelketari dagokion partida jokatuko du bikoteak.

Etxetik kanpoko partidak larunbatean eta igandean jokatuko dituzte Oteiza elkarteko kideek. Larunbatean, 11:00etan, Tolosako (Gipuzkoa) Beotibar pilotalekuan arituko dira J. Azkoitia eta D. Galarza kadeteak; Udaberri Txapelketako partida jokatuko dute. Egun berean ariko dira O. Aldazabal eta I. Egaña kadeteek ere. Azken horiek Zornotzan (Bizkaia) jokatuko dute Euskal Herriko Pilota Txapelketako partida, 16:30ean hasita. Igandean, ostera, O. Beitia eta I. Juaristi palistek Mutrikuko (Gipuzkoa) Miruaitz pilotalekuan jokatuko dute, 17:00etatik aurrera. Palistena ere Udaberri Txapelketako partida izango da.

Hona hemen asteburuko partiden karteldegia:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide