Gipuzkoako Trinkete Txapelketako eskuz banakako finala jokatuko du Iñaki Azkoitiak

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2022ko urt. 13a, 09:18

Eskuz banakako bigarren mailako partida jokatuko du Azkoitiak larunbatean, Iruran (Gipuzkoa). Bestalde, eskuz binakako partida ugari jokatuko dituzte pilota elkarteko kideek Gurean eta Azpeitiko Frontoi Txikin.

Trinketeko kluben arteko Gipuzkoako txapelketako finalak jokatuko dituzte larunbatean Irurako Ametsa trinketean. 16:30ean hasiko da jaialdia, eta Azkoitiko Oteiza pilota elkarteko Iñaki Azkoitiak Mundarro taldeko John Linares izango du aurkari bigarren mailako finalean.

Era berean, Oteiza Pilota Kirol Elkarteko kideek partida ugari jokatuko dituzte gaur, osteguna, hasi eta larunbatera bitartean. Hona hemen pilotariek jokatuko dituzten partiden ordutegiak:

Osteguna (Azkoitiko Gurea pilotalekua)

  • 18:00etan, alebinen bigarren mailako partida: J. Juaristi eta A. Agirrezabal - Orio
  • 18:00etan, alebinen lehen mailako partida: E. Aristegi eta I. Garate - LAPKE 2
  • 18:00etan, alebinen lehen mailako partida: P. Alkorta eta X. Sudupe - LAPKE 1
  • 19:30ean, kadeteen Euskal Herriko eskuz binakako partida: O. Aldazabal eta I. Egaña - UPO Mendi
  • 20:30ean, gomazko paletako partida: O. Beitia eta I. Juaristi - Euskal Jolas 

Ostirala (Azpeitiko Frontoi Txiki)

  • 18:30ean, infantilen bigarren mailako partida: D. Carbayeda eta I. Bastida - Ilunpe 1
  • 18:30ean, infantilen bigarren mailako partida: O. Juaristi eta M. Alvarez - Ilunpe 3
  • 18:30ean, infantilen lehen mailako partida: J. Etxaniz eta U. Segurola - Ataun
  • 18:30ean, infantilen lehen mailako partida: E. Aldazabal eta J. Arregi - Hernani 

Hona hemen partida guztiak: 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide