Jon Etxanizek eta Alex Juaristik Gipuzkoako Eskuz Binakako Txapelketako finala jokatuko dute

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2021ko abe. 15a, 09:24

Oteiza Pilota Kirol Elkarteko pilotariek zazpi pilota partida jokatuko dituzte bihar, osteguna, hasi eta larunbatera bitartean. Guztiak, gainera, final laurdenetatik aurrerako partidak izango dira. Hiru pilota partida jokatuko dituzte Gurea pilotalekuan.

Oteiza pilota kirol elkarteko pilotariek gaurtik larunbatera bitartean jokatuko dituzte pilota partidak. Hona hemen Azkoitiko Gurea pilotalekuan datozen egunetan jokatuko dituzten partiden ordutegiak:

Osteguna

  • 19:00etan, jubenilen 2. mailako final laurdenetako partida: A. Juaristi - Plazaola (Zazpi Itturi)

Ostirala

  • 19:15ean, infantilen 2. mailako fnalerdietako partida: M. Alberdi - Sanchez (Murumendi)
  • 09:30ean, kadeteen 2. mailako final laurdenetako partida: D. Galarza - Ibarra (Soraluze)

Etxetik kanpoko partidak

Etxean bezala, etxetik kanpo ere pilota partida garrantzitsuak dituzte Oteiza elkarteko pilotariek. Finalerdietan eta finalean sartzeko partidak jokatuko dituzte Aretxabaletan, Tolosan eta Hernanin. Hona hemen partida horien ordutegiak:

Osteguna

  • 18:45ean, Aretxabaletan, alebinen 2. mailako finalerdietako partida: A. Agirrezabal - Barandiaran (Aretxabaleta)

Ostirala

  • 20:00etan, Tolosan, nagusien 1. mailako final laurdenetako partida: A. Juaristi - U. Amiano (Tolosa)

Larunbata

  • 11:30ean, Tolosan, jubenilen 2. mailako finala: J. Etxaniz eta A. Juaristi - Tolosa
  • 16:00etan, Hernanin, infantilen 2. mailako finalerdietako partida: I. Bastida - Oses (Hernani)

Hona hemen partida guztien ordutegia:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide