Aste honetako pilota partiden ordutegiak

Oteiza pilota kirol elkarteko pilotariek eskuzko zein gomazko paletako partidak dituzte datozen egunetan. Ostegunetik igandera bitartean izango dituzte partidak.

Oteiza pilota kirol elkarteko pilotariek ostegunetik igandera bitartean jokatuko dituzte pilota partidak; tartean final bat ere bai. Jokin Aizpuru eta Iker Epelde gomazko paletako pilotariek nagusien mailako Gipuzkoako txapelketako finala jokatuko dute Danok Baten aurka, Hernaniko udal pilotalekuan. Hona hemen Azkoitiko Gurea pilotalekuan datozen egunetan jokatuko dituzten partiden ordutegiak:

Osteguna

  • 19:00etan, kadeteen 1. mailako partida: I. Egaña - Ruiz (Zazpi Itturri)
  • 19:00etan, jubenilen 2. mailako partida: J. Etxaniz eta A. Juaristi - Añorga

Ostirala

  • 19:00etan, kadeteen 1. mailako partida: O. Aldazabal - Izagirre (LAPKE)
  • 19:00etan, infantilen 2. mailako partida: I. Bastida - Lizarralde (Aloña Mendi)
  • 19:00etan, jubenilen 2. mailako partida: A. Juaristi - Balerdi (Zazpi Itturri)
  • 19:00etan, nagusien 1. mailako partida: A. Juaristi - Ortiz de Urbina (Hernani)

Larunbata

  • 12:00etan, jubenilen 1. mailako partida: M. Aranbarri - Beloki (Gazteleku)

Hona hemen partida guztien zerrenda:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide