Etxaniz eta Segurola garaile Gartzarongo txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2021ko urr. 25a, 11:59

Gartzarondo txapelketa jokatu dute asteburuan, eta umeen mailan, Oteiza pilota elkarteko Julen Etxanizek eta Urtzi Segurolak osatutako bikotea nagusitu da.

Gartzarongo txapelketa jokatu dute asteburuan Nafarroako udalerri horretan, eta umeen mailan, Oteiza pilota elkarteko Julen Etxaniz eta Urtzi Segurola nagusitu dira. Bikotea Baleztena eta Bidart leitzarren aurka lehiatu zen, eta azkoitiarrak 18-10 gailendu ziren norgehiagokan. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide