Oteiza elkarteko pilotariek aste honetan jokatuko dituzten partiden ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2021ko urr. 13a, 13:18
Gurea pilotalekua.

Oteiza Pilota Kirol Elkarteak datozen egunetan Azkoitian nahiz herritik kanpo jokatuko dituen pilota partiden ordutegiak.

Oteiza pilota elkarteko pilotariek partida ugari jokatuko dituzte datozen egunetan; izan ere, errendimendu mailako pilotariak, hala nola bigarren urteko alebinak eta infantilak, Gipuzkoako Banakako Txapelketari ekingo diote. Osteguna eta ostirala bitartean jokatuko dituzte gaztetxoek partidak. 

Gainerako mailetako pilotariek ere partidak jokatuko dituzte nola eskuzkoak hala gomazko paletakoak. Hona hemen Gurean jokatuko diren partida guztien zerrenda: 

Osteguna

  • 19:15ean, 1go infantil mailako eskuz banakako partida: J. Arregi - Etxeberria (Bergara)
  • 19:15ean, 1go infantil mailako eskuz banakako partida: J. Etxaniz - Arana (Aretxabaleta)
  • 19:15ean, 1go infantil mailako eskuz banakako partida: E. Aldazabal - Gonzalez (Aretxabaleta)
  • 19:15ean, 2. infantil mailako eskuzko partida: O. Juaristi - Aranburu (Olalde)

Ostirala

  • 19:00etan, 2. mailako alebinen eskuz banakako partida: J. Juaristi - Barandiaran (Aretxabaleta)
  • 19:00etan, 1. mailako alebinen eskuz banakako partida: I. Garate - Aranburu (Ataun)
  • 19:00etan, 2. mailako infantilen eskuz banakako partida: I. Bastida - Agirre (Bergara)
  • 19:00etan, 2. mailako infantilen eskuz banakako partida: M. Alberdi - Rodriguez (Aloña Mendi)
  • 19:00etan, 1go jubenil mailako eskuz binakako partida: M. Aranbarri eta I. Garcia - Alde Zaharra

Larunbata

  • 10:00etan, 1go mailako kadeteen eskuz binakako partida: O. Aldazabal eta I. Egaña - Oiarpe
  • 10:00etan, 3. mailako nagusien eskuz binakako partida: I. Azkoitia eta J. Zendoia - Intxurre
  • 10:00etan, 2. mailako nagusien eskuz binakako partida: J. Oteiza eta A. Azkoitia - LAPKE 2
  • 10:00etan, 1. mailako nagusien eskuz binakako partida: A. Juaristi eta J. Juaristi - Hernani
  • 16:00etan, 2. mailako nagusien gomazko paleta partida: O. Beitia eta I. Juaristi - Soraluze 1
  • 16:00etan, 1. mailako nagusien gomazko paleta partida: J. Aizpuru eta I. Epelde - Tolosa

Ikusi irudian elkarteko pilotariek egunotan jokatuko dituzten partiden zerrenda:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide