Alex Juaristik Donostiako Trinitate plazako Abuztuak 31 Txapelketa irabazi du

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2021ko ira. 1a, 08:22
Juaristi, ezkerretik bigarrena; Etxaniz, eskuinean.

Oteiza elkarteko Juaristik eta Etxanizek elkarren aurka aritu behar izan zuten, eta Juaristik lortu zuen txapela janztea.

Oteiza pilota elkarteko bi pilotarik, Alex Juaristik eta Jon Etxanizek, Donostiako Trinitate plazan jokatu den Abuztuak 31 esku pilota txapelketa jokatu zuten atzo. Alex Juaristik Tolosako Iraetarekin osatu zuen bikotea, eta Jon Etxanizek Azpeitiko Ilunpe elkarteko Egiguren.

Kadete mailako finala jokatu zuten bi bikoteek. Iraetak eta Juaristik 22 eta 20 irabazi zieten Etxanizi eta Egigureni. Partida gogorra jokatu zuten, eta finala azken tantoetan erabaki zen. Lan ona, mutilak!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide