Aste honetako pilota partiden ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2021ko api. 29a, 08:00
Jon Etxanizek finala jokatuko du ostiralean, Aretxabaletan.

Oteiza Pilota Kirol Elkarteko pilotariek partida ugari jokatuko dituzte ostiraletik igandera bitartean. Tartean, final bat ere jokatuko du Jon Etxanizek.

Ostiraletik igandera bitartean jokatuko dituzte Oteiza Pilota Kirol Elkarteko pilotariek aste honetako pilota partidak. Azkoitian, Gurea pilotalekuan, partida bakarra jokatuko da, baina egungo murrizketak direla eta, ikusleek ezingo dute frontoira sartu.

Azkoitiarrek final bat ere izango dute; izan ere, Jon Etxanizek Gipuzkoako lau eta erdiko kadeteen lehen mailako mendebaldeko finala jokatuko du ostiralean Aretxabaletan Azpeitiko Ilunpe pilota elkarteko Ezamaren aurka.

Hona hemen aste honetako partida guztien ordutegiak:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide