Bihar itzuliko dira kantxetara Oteiza Pilota Kirol Elkarteko pilotariak

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2021ko urt. 20a, 09:22

Eusko Jaurlaritzak kirola egiteko baimena eman ondoren, eta federazioak txapelketei berrekin ostean, bihar hasiko dira elkarteko pilotariak txapelketekin.

Oteiza Pilota Kirol Elkarteko pilotariak bihar, osteguna, itzuliko dira kantxetara pilota partidak jokatzera. Eusko Jaurlaritzak kirola egitea onartu eta pilota federazioak txapelketekin hasteko baimena eman ondoren, lehen lehiaketa astea izango dute pilotariek. Aurrez, baina, lehen entrenamenduak egin dituzte gaztetxoek.

Herriko Gurea pilotalekuan partida bat baino gehiago jokatuko dira datozen egunetan, baina guztiak ateak itxita izango dira. Gainera, federatu mailako pilotariek aste honetan estreinatuko dituzte kamiseta berriak. Eskerrak eman nahi dizkiegu Sidenorri eta Domusari emandako babesagatik.

Hona hemen datozen egunetarako pilota partiden ordutegiak:

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide