Peña Elorzako kideak, Gipuzkoako BTT Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Peña Elorza txirrindulari taldea 2023ko mar. 28a, 09:12
Peña Elorza taldeko kide bat, Oiartzunen.

Joan den larunbatean, Peña Elorza taldeko txirrindulariak Oiartzunen (Gipuzkoa) izan ziren Gipuzkoako BTT Txapelketan parte hartzen.

Joan den larunbatean, Peña Elorza txirrindulari taldeko alebinen eta haurren mailako neska-mutilek Oiartzungo (Gipuzkoa) BTT lasterketan izan ziren; izan ere, haurren mailan Gipuzkoako Txapelketa jokatu zuten. Gazteak Txara-Mendibil parkean egindako zirkuitu sigi-sagatsu eta maldatsuan aritu ziren nor baino nor gehiago. 

Peña Elorza taldeko postu aipagarrienak haurren mailako Amets Barandiaranek eta Eritz Ugarteburuk lortu zituzten. Hain zuzen, bosgarren eta zazpigarren postuan sailkatu ziren, hurrenez hurren.

Datorren asteburuan berriro ere errepide gainera itzuliko dira txirrindulariak larunbatean. Mendaron (Gipuzkoa) izango dute hitzordua.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide