Peña Elorza txirrindulari taldeak hasi du aurtengo errepideko denboraldia

Erabiltzailearen aurpegia Peña Elorza txirrindulari taldea 2023ko mar. 15a, 21:51
Nora Olaizola, eskuinean.

Larunbatean, Oñatin, eskolartekoen mendebaldeko zonaldeko bigarren lasterketa jokatu zen, eta Nora Olaizola taldekidea podiumera igo zen, alebin mailako proba hirugarren amaitu eta gero.

Larunbat arratsaldean, Oñatiko (Gipuzkoa) lasterketan parte hartu zuten Peña Elorza txirrindulari taldeko kideek. Urtero bezala, benjamin, alebin eta infantil mailako neska-mutilekin joan zen taldea Oñati aldera, eta lan bikaina eginda itzuli ziren horiek. Aipatzekoa da, gure taldeko hemezortzi txirrindularik parte hartu zutela hiru maila horietan; parte hartzea oso ona izan zen.

Kilometro pasatxoko zirkuitu batean jokatu zuten lasterketa, Oñatiko eliza eta unibertsitatea inguratuz. Benjamin mailako txirrindulariek bi itzuli eman zizkieten zirkuituari, alebink lau, eta infantilek, zortzi. Gure txirrindularien lorpenei dagokionez, azpimarratzekoa da alebin mailan nesken artean Nora Olaizolak lortu zuen hirugarren postua. Ordea, gainerako txirrindulariek ere lan ona egin zuten, nahiz eta podium postuetan inor ez sailkatu.

Aste honetako lasterketa igande goizean izango da Irunen (Gipuzkoa). Lasterketa horretan Gipuzkoa osoko neskek parte hartuko dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide