Andramaixek 2016

Jubenil mailako lasterketa antolatzeko deia herritarrei

Abuztuaren 14an, Jubenilen Mailako lasterketa izango dugu Azkoitian Trofeo Euskal Herria probaren barruan sartuta. Proba horren azken lasterketa izango da Azkoitikoa.

 

Guztion laguntza eskatzen dugu bidegurutzeetan egoteko, lasterketa ondo ateratzeko ezinbestekoa baita denon arteko elkarlana. Bestalde, motozaleen laguntza eskatzen dugu lasterketako hainbat bidegurtzetan laguntzeko.

Beraz, ahal duzuenok mesedez azaldu abuztuaren 14an Plaza Berrira 08:00etan. Bertan laguntzaileen kokapena erakutsiko da.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide