'Baratzea balkoian' ikastaroa, Kimu Bateko kideek zuzenduta

Erabiltzailearen aurpegia Oreka Bioelkartea 2015ko ira. 21a, 10:56
Argazkia: Gari Berasaluze.

Baratzea balkoian ikastaroa antolatu du Oreka bioelkarteak irailaren 28rako eta 30erako. Ikastaroa Kimu Bateko lankideek zuzenduko dute, eta doan izango da. Bi zatitan banatu dute ikastaroa: lehendabizi, parte hartzaile guztiek klase teorikoa jasoko dute irailaren 28an, 18:00etatik 20:00etara, eta ondoren, klase praktikoa izango dute irailaren 30ean, ordu berean.

 

Ikastaroan izena eman nahi duenak Oreka bioelkartean eman beharko du. Informazio gehiagorako honako hau da urrutizkina: 943.026.231.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide