Bertsoa paperean

Buruko osasuna

Erabiltzailearen aurpegia Naia Arrizabalaga 2022ko api. 25a, 09:00

Naia Arrizabalagak martxoko Maxixatzen aldizkarirako egindako bertsoak: 'Buruko osasuna'.

Gaia: Buruko osasuna

Doinua: Gure aurreko guraso zaharrak

Hankako edo buruko minez
esnatu ohi garenetan
medikuaren gelara erraz
jotzen dugu gehienetan
aldiz min hoiek psikologiko
zein mentalak direnetan
sarri itotzen gara malkotan
ta bakarrik logeletan
ta irri faltsuak jartzen ditugu
malkoz dauden masailetan.

Depresioa,antsietatea
zulo ilunen antzeko
bakardadea ere mingarri
da hortik ateratzeko
barne minak ez dira barruan
gorde eta isiltzeko
psikologoen laguntza ere
hor daukagu eskatzeko
ze Ibuprofeno ez da nahikoa
barne minak sendatzeko!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide