Joseba jatetxearen errezeta: Itsas zapoa amerikar saltsan

Erabiltzailearen aurpegia Miren Elorza Alberdi 2016ko abu. 3a, 10:00

Joseba jatetxearen errezeta:

Osagaiak: (4 pertsonarentzako)

  • 1 kilo itsas zapo (16 zati gutxi gorabehera)
  • 16 otarrainxka (garbituta)
  • Gurina
  • Tipula potxatua
  • Baratxuria

Otarrainxka krema egiteko osagaiak:

  • 2 tipula
  • 2 azenario
  • 2 porru
  • ¼ edalontzi tomate
  • Otarrainxken buruak
  • Koñak kopa bat
  • Oliba olioa
  • Arto irina
  • Itsas zapoaren hezurrak
  • Itsas zapoa

Nola egin otarrainxka krema:

Ura irakiten jarri itsas zapoarekin eta hezurrekin, eta utzi sutan fumet arin bat lortu arte. Iragazi eta gorde. Tipulak, azenarioak eta porruak txikitu, eta ondoren oliba oliotan potxatu. Gero, gehitu ¼ edalontzi tomate eta otarrainxkak, eta eragin lasai. Koñak kopatxo bat gehitu eta flanbeatu guztia. Ondoren, gehitu aurretik eginiko arrain fumet-a. Utzi irakiten 30 minutuz. 30 minutu igaro ondoren kendu sutatik, eta irabiagailu elektriko batetik pasatu. Guztiz irabiatu eta gorde.


Nola prestatu platera:

Xerra loditan zatitu itsas zapoa, gatza bota eta irinetan pasatu. Zartagin batean 25 gramo gurin ipini, tipula potxatu, baratxuriekin, eta bota bertara itsas zapoaren zatiak. Gehitu beste koñak kopatxo bat eta flanbeatu berriro ere. Gero, gehitu otarrainxkak eta aurretik prestatu dugun krema, eta nahastu guztia. Utzi bost minutu sutan, ondo egin dadin.

Atera itsas zapoaren zatiak plater batera. Azkenik, kazolan gelditu den krema berriro irabiatu eta zerbitzatu!

On egin!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide