Euskaldunok "Gaitu" gaitezen!

Erabiltzailearen aurpegia Maxixatzen Euskaldunon Elkartea 2023ko aza. 16a, 09:34

Gero eta garrantzi handiagoa ari zaigu hartzen digitalizazioa, eta mundu zabal horretan euskarak eta euskaldunok ahotsa izan dezagun, beharrezkoa da auzolana. Horretarako ahots asko eta askotarikoak grabatu beharra dago, eta Azkoitiko Euskara Mahaiak trebatze saioa eta grabazio maratoia antolatu ditu Gaitu kanpainari bere ekarpena egiteko.

Adimen artifizialak euskaraz ere ulertzeko erakutsi egin behar, ez pentsa makinak jakinda jaiotzen direnik.

Horretarako ahots asko eta askotarikoak grabatu beharra dago, eta Azkoitiko Euskara Mahaiak kanpaina horri bere ekarpena egin nahi dio, trebatze eta grabazio maratoia eginaz.

Trebatze saioan entzuketa eta grabaketa nola egiten diren azalduko zaie interesatuei, eta maratoian ahalik eta azkoitiar gehien biltzen saiatuko gara.

Trebatze saioa azaroaren 20an, astelehena, 18:00tatik 20:00tara izango da Maxixatzeneko lokalean.

Maratoia abenduaren 4an izango da herriko plazan (Euskararen eguneko programaren barruan).

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide