Azkoitiarrak ere Bilbon euskararekin bat, euskaraz bat

Erabiltzailearen aurpegia Maxixatzen Euskaldunon Elkartea 2023ko aza. 5a, 10:43

Milaka eta milaka lagun elkartu ziren atzo arratsaldean Bilbon, euskararen aurkako oldarraldia salatzeko egindako manifestazioan. Deiarekin bat egin zuten azkoitiar mordoak eta guztira bi autobus joan ziren Azkoititik Bilbora.

70.000 lagunetik gora bildu ziren atzo arratsaldean Bilbon, euskararen aurkako oldarraldia salatzeko Euskalgintzaren Kontseiluak eta beste hainbat eragilek deitutako manifestazioan. Euskaldunon eskubideen defentsa egin zuten, Oldarraldiaren aurrean, euskararekin bat, euskaraz bat lelopean antolatutako martxan.

Azkoitiar asko izan ziren deiarekin bat egin eta Bilboko manifestaziora batu zirenak: guztira bi autobus irten ziren atzo arratsaldean herritik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide