Topaguneak lehendakari berria

Erabiltzailearen aurpegia Maxixatzen Euskaldunon Elkartea 2023ko ira. 23a, 06:07

Maxixatzen Topaguneko lehendakari aldaketaren ezohiko batzarrean izan zen atzo Ermuan. Irati Iciarrek lekukoa hartu dio Kike Amonarrizi, azaroaren 18an egingo den III. Kongresuaren atarian.

Euskaldunon elkarteak biltzen gaituen Topaguneak Ermuan (Bizkaia) egin zuen ezohiko batzarrean lehendakari berria aukeratu zuen, Gasteizko Geu elkarteko Irati Iciar. Batzarrean azaroaren 18an egingo den III. Kongresuaren prestaketa zertan den ere azaldu zuten, eta datorren astetik aurrera, Kongresurako prestatu den txostenari ekarpenak egiteko aukera izango dute Topagunea osatzen duten elkarteek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide