Zozketa

Zozkatu ditu Maxixatzen elkarteak Geure Gelatik liburu azokarako bonuak

Erabiltzailearen aurpegia Maxixatzen Euskaldunon Elkartea 2023ko mar. 9a, 08:51

Bazkideen artean zozketa egin ondoren, aurrerantzean Amaitz, Hizki eta Lujan saltokietan egongo dira eskuragarri Geure Gelatik liburu azokarako bonuak. 10 euroko bonuak, 5 euroren truke erosi ahalko dira.

Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak atzo, asteazkena arratsaldean zozkatu zituen martxoaren 24 eta 25ean Elkargunean egingo den Geure Gelatik liburu azokarako bonuak. Guztira, bazkideentzako 10 bonu zozkatu ditu elkarteak, bost bonu bikoitz, hain zuzen. Hauek izan dira irabazleak:

  • Joxe Joakin Etxaniz
  • Ixabel Jauregi
  • Mireia Sudupe
  • Iñaki Astigarraga
  • Itziar Gaintzarain

Gaurtik aurrera, agortu artean, 10 euroko bonuak 5 eurotan eskuragarri egongod dira Amaitz, Hizki eta Lujan saltokietan. Bonuak martxoaren 24an eta 25ean egingo dugun Geure Gelatik liburu azokan erabili ahalko dira. 

Dagoeneko saldu dira bonu batzuk, eta beraz, espabilatu. Bestela badakizue, egon hadi lo, eta erosiko den/k mehe!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide