Geure Gelatik liburu azokarako bonuak, eskuragai

Erabiltzailearen aurpegia Maxixatzen Euskaldunon Elkartea 2023ko mar. 6a, 06:39

Ate joka dugu Geure Gelatik liburu azoka; martxoaren 24an eta 25ean izango da. Aurten ere programa dotorea osatzea lortu dugu, eta datorren astean emango dugu guztiaren berri. Liburu salmenta areagotzeko, Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak bonuak atera ditu.

Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak Geure Gelatik liburu azokarako bonuak atera ditu. Martxoaren 24an eta 25ean izango da azoka, eta elkarteak datorren astean jakinaraziko du aurtengo urterako osatu duen programa.

Liburu salmenta areagotzeko asmoz, elkarteak 10 euroko balioa duten bonuak atera ditu salmentara; 5 eurotan jarriko ditugu salgai. Aurretik eskaria egiten duten bazkideen artean 10 euro zozkatuko ditugu (5 bazkideri bina bonu). Zozketan parte hartzeko, mezua bidali beharko da asteazken eguerdia baino lehen  maxixatzen@maxixatzen.eus helbide elektronikora edo 675 85 71 11 telefono zenbakira, Whatsappez.

Gainerako bonuak salgai jarriko ditu elkarteak. Asteazkenean 18:00etatik 19:00etara herriko plazan eskuratu ahal izango dira. Aldiz, ostegunetik aurrera Amaitz, Hizki eta Lujan dendetan egongo dira salgai.

Animatu eta literaturaz gozatu!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide