Orbel Jokuek

VI. Orbel Jokuetako lehen proba

Erabiltzailearen aurpegia Maxixatzen Euskaldunon Elkartea 2019ko aza. 14a, 17:59

Martxan da VI. Orbel Jokuek lehiaketa, eta aste honetako lehen probarako Azkoitiko hamabi ateren inguruko hainbat galdera asmatu beharko dira. Irakurri arretaz testu guztia.

Hasi berri dira aurtengo Orbel Jokuek; irekita dago lehen proba erantzuteko fitxa. Gaztetxoen lehiaketaren lehen edizioa, aldiz, gaur zortzi, azaroak 21, hasiko da ordu berean (18:00). Ostegunetik ostegunera izango dira proba guztiak abenduaren 6ra bitartean, ostegun bateko 18:00etatik hurrengo asteko osteguneko 12:00etara arte. Ordurako erantzun beharko dira galdera guztiak, eta asmatutako galdera bakoitzeko puntu bat gehituko du talde parte hartzaileak.

Bizitza ateak zeharkatzen joatea dela esan daiteke. Begi bakarrekoak batzuk, bi begikoak beste batzuk, sartzeko igaro beharrekoak orobat. Hara hemen Azkoitiko dozena bat ate, bakoitza galdera banarekin. Taldearen izena idatzita, galderaren azpian emango duzuen erantzuna izango da puntuak eskuratzeko giltza. 

Ea guztiak asmatzen dituzuen! Zorte on!

Sartu VI. Orbel Jokuetako lehen proban parte hartzeko atean, beheko argazkian klik eginda.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide