Maxixatzenen 2020ko egutegia osatzeko esaldiak bidaltzeko epea ostiralean amaituko da

Erabiltzailearen aurpegia Maxixatzen Euskaldunon Elkartea 2019ko aza. 12a, 10:00

Bigarren urtez jarraian, egutegia argitaratuko du Maxixatzenek, eta horretarako hilabete bakoitzerako esaldi bana behar du. Parte hartzaileen artean sari eder bat zozkatuko du elkarteak.

Iazko udazken bukaeran, aurreneko aldiz egutegi propioa argitaratzeko modua izan zuen Maxixatzen Euskara Elkarteak, eta, izan zuen harrera onaz jabetuta, aurtengoan ere Maxixatzenen datorren urterako egutegia banatuko du elkarteak. Horretarako, ordea, hilabete bakoitzerako esaldi bana beharrezkoa, argazkiarekin batera uztartzeko.

Egutegiko gai nagusia Ateak izango denez, horren inguruko testu laburrak jaso nahi ditu Maxixatzenek maxixatzen@maxixatzen.eus helbide elektronikoan. Ostirala, azaroak 15, izango da esaldiak bidaltzeko azken eguna, eta parte hartzaileak sari eder bat jasotzeko zozketan sartuko dira.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide